XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aditza lantzeko ariketak.Honela bada, irakasleak bota lezake lehenengoa eredu gisa.
Esate batetarako:
Ondoren, ikasleek gauza bera egingo dute:
Bakoitzak berak asmatutakoa botako du, nahiz bururatu ahala, nahiz irakasleak hatzaz adierazi ahala.
Ahalkera adizkeraren zein forma erabiliko duten ikasleek muga lezake irakasleak landu nahi duenaren arabera.
EZINEZKO EGINKIZUNABakoitzari ezinezko edo fantastikoa den eginkizun bat emango diogu beste talde bati egin diezaion.
Eginkizuna taldeko partaide guztien artean idatziko dute.
Ondoren, prestatutako hori beste talde bati irakurriko diote, beraiek ahal dutela behintzat
Irakurri beharrean, esan ere egin liteke mintzamena landu nahi badugu.
Eginkizuna taldeko batek osorik edo partaide guztien artean agindu liteke.
Honako
Honela adibidez: Bihar goizeko sei t'erditan joan zaitez Forondara.
Han ondo jantzitako pertsona bat ikusiko duzu.
Pertsona horrek kontra zeinu bat eman beharko dizu:
Berak emango dizu hegazkinez joateko xartela.
Igo zaitez Forondan Madrilerako hegazkin batetara.
Han har ezazu Egiptorako hegazkina.
Egipton beste gizon bat aurkituko duzu.
Gizon hark sonbrero eta soineko berdea izango ditu jantzita, eta abia zaitez piramiderantz.
Aurki ezazu piramidearen atea iristen zarenean.
Eta bila ezazu faraoiaren hilobia atea aurkitzen duzunean.